Gizartea -

SUTEA

Sute batek kalteak eragin ditu Langraiz Okako industria pabiloi batean

Sua Subillabide industrialdean piztu da. Ez da inor zauritu eta suhiltzaileek sua kontrolatu dute.

Sutea Langraiz Okan. Argazkia: @BomberosAraba
Sutea Langraiz Okan
Sutea izan da Langraiz Okako industrialde bateko nabe batean

1:09

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langraiz Okako industria pabiloi batean sortutako suteak kalte materialak eragin ditu. Ez da inor zauritu, eta suhiltzaileek sua kontrolpean hartu dute.

Sutea 03:40an piztu da, Subillabide industrialdeko Parisko Ituna kalean. Antza denez, gurpilak biltzen ziren toki batean hasi da sua.

08:15ean Arabako eta Gasteizko suhiltzaileak garrak itzaltzeko lanean ari ziren oraindik.

Oraindik ez dute argitu sua nola piztu den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Suteak gaur Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Suhiltzaileak azken ordukoa Industria sektorea gaur