Gizartea -

Gertaera

Hainbat lagun laban batekin mehatxatzeagatik atxilotu dute Zumaian

Gorabehera ekonomikoak omen daude emakumearen eta elkartearen artean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 34 urteko emakumezko bat atxilotu zuen atzo Zumaian (Gipuzkoa), labana batez elkarte gastronomiko batean zeuden hainbat lagun mehatxatzeagatik, Herrizaingo Sailak gaur jakitera eman duenez.

Atzo 09:30 aldera emakume bat elkarte baten kanpoaldetik barruan zeuden hainbat lagun labana batez mehatxatzen ari zela jakinarazi zioten Ertzaintzaren patruila bati. Elkarte horretako bazkideek emakumea kanpora ateratzea lortu zuten, eta bertan atxilotu zuten agenteek, arma zuri batez mehatxu delitu bat egin izana egotzita.

Ertzaintzak jakin zuenez, “desadostasun ekonomikoak” daude bi aldeen artean, eta emakumeak dirua eskatzen die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea