Gizartea -
GARRAIO PUBLIKOA
Derio eta Sondika arteko Euskotrenen zerbitzua eten da, bagoi bat trenbidetik irten baita
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da eta ez da inor zauritu, baina tren zerbitzua bertan behera utzi dute eta Euskotrenek autobusak jarri ditu bidaiariak garraiatzeko.
EITB MEDIA
Euskotrenen tren zerbitzua etenda gelditu da Loiun, bagoi bat trenbidetik atera delako. Konpainiak azaldu duenez, Derio eta Sondika arteko zerbitzua autobusez bideratu dute.
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Euskotreneko konboi bat errailetatik atera denean Bilborako noranzkoan. 25 pertsona zeramatzan, baina ez da inor zauritu. Dena dela, tren zerbitzua bertan behera utzi behar izan dute, eta Euskotrenek autobusak jarri ditu bidaiarientzat. Ondorioz, zerbitzuan atzerapenak izan dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea