Itxi

2021/10/18

11:13

Gizartea

GARRAIO PUBLIKOA

Derio eta Sondika arteko Euskotrenen zerbitzua eten da, bagoi bat trenbidetik irten baita

EITB MEDIA

Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da eta ez da inor zauritu, baina tren zerbitzua bertan behera utzi dute eta Euskotrenek autobusak jarri ditu bidaiariak garraiatzeko.

  • Euskotreneko konboi bat errailetatik atera da Loiun

    Euskotreneko konboi bat errailetatik atera da Loiun. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskotrenen tren zerbitzua etenda gelditu da Loiun, bagoi bat trenbidetik atera delako. Konpainiak azaldu duenez, Derio eta Sondika arteko zerbitzua autobusez bideratu dute.

Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Euskotreneko konboi bat errailetatik atera denean Bilborako noranzkoan. 25 pertsona zeramatzan, baina ez da inor zauritu. Dena dela, tren zerbitzua bertan behera utzi behar izan dute, eta Euskotrenek autobusak jarri ditu bidaiarientzat. Ondorioz, zerbitzuan atzerapenak izan dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;