Gizartea -

Indarkeria matxista

36 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bere bikotekideari eraso egitea leporatuta

Igandeko 04:00ak pasata zirenean gertatu zen erasoa, Mendiola herriko etxebizitza batean. Emakumeak zauriak zituen buruan erasoaren ondorioz, eta, horregatik, gizonezkoa atxilotu eta epailearen esku utzi zuten. 

Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 36 urteko gizonezko bat atxilotu du joan den igandean bere bikotekideari eraso egin eta buruan zauriak eragiteagatik. 

Udaltzaingoak azaldu duenez, igandeko 04:00ak pasata zirenean gertatu zen erasoa, Mendiola herriko etxebizitza batean. Emakumeak zauriak zituen buruan erasoaren ondorioz, eta, horregatik, gizonezkoa atxilotu eta epailearen esku utzi zuten. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba EAE albisteak Delituak albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Mundu matxista