Gizartea -
Euskadin
SOS Haur Lapurtuak elkarteak bilkura egingo du ostiralean, Bilbon
Larunbatean Donostian bilduko dira. Salaketen gehiago artxibatu direla salatu nahi dute, eta auzia bukaerara arte, preskripzio irizpiderik gabe, ikertzeko eskatu nahi dute.
Erredakzioa
Euskadiko SOS Haur Lapurtuak elkarteak kontzentrazioa egingo du ostiralean, Bilboko epaitegien aurrean, ustezko haur lapurtuen auzien inguruan Bizkaian "artxibatutako salaketen kopurua modu kezkagarrian" igo dela salatzeko.
Flor Diaz elkarteko presidenteak 11:00etan egingo duten elkarretaratzean parte hartzera deitu ditu herritarrak, agiri batean; halaber, larunbatean, 17:00etan, Donostiako Artzai Onaren plazan elkarretaratzea egingo dutela iragarri du.
SOS Haur Lapurtuak elkartearen arabera, azken bi asteetan lau salaketa artxibatu dira Bizkaian, delitua preskribatu dela argudiatuta.
Diazek "auziak bukaerara arte ikertzeko eta EAEko Fiskaltzaren irizpideari (kasu horiek preskribitzen ez direla esan du) jarraitzeko" eskatu du.
Diazen hitzetan, "EAEko erakundeak mugitzen ari dira, apurka"; "Estatu osokoentzat adibide izan behar dira", esan du.
"Asko dago oraindik egiteko; laguntza osoa behar dugu, hau hasi baino ez delako egin", gaineratu du.