Gizartea -
Ebazpena
Bilbon irakasle bat jipoitu zuen emakumea kartzelan sartuko dute
Bizkaiko Auzitegiak helegitea aztertu du, baina dagoeneko irmoa da 3 urteko kartzela-zigorra. Emakumeak alabaren irakaslea jipoitu zuen Txurdinagako eskolan.
Erredakzioa
Bilboko Txurdinaga eskolan alabaren irakaslea jipoitu zuen emakumea kartzelatzea agindu du Bizkaiko Auzitegiak, ETBk jakitera eman duenez. Hiru urteko kartzela-zigorra ezarri diote emakumeari eta ebazpena irmoa da, ez dago helegitea aurkezteko aukerarik.
Bizkaiko Auzitegiak atzo jakinarazi zuen auzipetuak aurkeztutako helegiteari buruzko ebazpena. Azkenean, emakumea eraso delituagatik, agintearen kontrako atentatuagatik eta mehatxuak egiteagatik zigortu dute.
Orain kartzelan sartu beharko dute, baina auziaren alderdi soziala aztertzeko dago, izan ere, emakumeak adin txikiko bi haur ditu bere ardurapean.
Lehenengo aldia da irakasle bati jotzeagatik horrelako zigorra jartzen dela.