Itxi

2021/10/20

12:35

Gizartea

SUMENDIA

Cumbre Viejako sumendiaren laba La Lagunako herrigunera iritsi da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Une honetan gehien kezkatzen duen beste isurketa itsasorantz doana da, kasu honetan Tazacorte udalerri osoa konfinatzera behartuko lukeena.

2:9
Sumendiak botatako harri erraldoia. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Atzo hilabete bete zen La Palmako Cumbre Viejako sumendia erupzioan sartu zenetik, eta asteazken honetako lehen orduan, isurketa baten laba Los Llanos de Aridane udalerriko La Laguna auzoko herrigunera iritsi da.

Hortik gertu gasolina-zerbitzugune bat dago, baina duela aste batzuk bertako erregai-biltegiak hustu zituzten. Une honetan, platanoak paketatzeko enpresa baterantz doa laba.

Iparralderago dagoen beste isurketa batek La Laguna ikastetxea inguratu du, eta, egungo ibilbideari jarraituz gero, eliza dagoen plazaraino iritsiko da, auzoaren erdigunera, hain zuzen ere.

Miguel Angel Morcuende Kanarietako Larrialdi Bolkanikoen Planaren zuzendari teknikoak atzo jakinarazi zuenez, ordu gutxi barru jakingo da isurketa horiek zer norabide hartzen duten eta horren arabera "kalte handiagoak edo txikiagoak" eragingo dituen.

Une honetan gehien kezkatzen duen isurketa itsasorantz doana da, kasu honetan Tazacorte udalerri osoa konfinatzera behartuko lukeena.

Gauean, laba-material asko iritsi da bigarren kolada horretara, eta, beraz, azkarrago egin du aurrera. Eguerdian, labarretik 30 bat metrora zegoen, Tazacorten. Calvoren hitzetan, bizilagun gehiago irtenarazi beharko dituzte etxetik.

Hilabete honetan, labak 763 hektarea lur, 1.965 eraikin eta 60 kilometro errepide suntsitu ditu, eta oraindik jarduera handiarekin jarraitzen du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;