Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat aiztoarekin larri zauritu duelakoan atxilotu dute Galdakaon
Erasoa Galdakaoko txabola batean jazo da goizaldean. Atxilotua eta biktima bertan bizi ziren antza, haserrealdi batean ostean jazo da erasoa.
Erredakzioa
38 urteko gizon bat atxilotu dute Galdakaon beste gizon bati aiztoarekin eraso egitea leporatuta. Gertakaria goizaldean jazo da herriko txabola batean, antza, ustezko erasotzailea eta biktima bertan bizi ziren.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, erasoa Galdakaoko Bengoetxe auzoan dagoen txabola batean izan da goizaldean. Ustezko erasotzailearen eta biktimaren artean haserrealdia izan da eta borrokan hasi dira.
Une batean, atxilotu duten gizonezkoak aizto bat hartu du eskuan eta buruan labanka bat eman dio txabolakideari. Biktima, bere kabuz, Ertzaintzaren komisariara joan da eta handik Galdakaoko ospitalera eraman dute zauri larriak baitzituen.
Ertzaintzaren hainbat patruila txabolara bertaratu eta ustezko erasotzailea atxilotu dute, Bilboko guardiako epaitegiaren esku jarri dute, jada.