Gizartea -

Koronabirusa

Covid-19 agerraldi bat baieztatu dute Basurtuko ospitalean

Revilla pabiloiko pazienteei eta profesionalei eragiten die agerraldiak. Paziente positiboak eraikineko solairu berdinean biltzen ari dira.

Basurtuko ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE
Basurtuko ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE
Basurtuko ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basurtuko ospitalean koronabirus agerraldi bat atzeman dute asteazken honetan. Agerraldiak Revilla pabiloiko pazienteei eta profesionalei eragiten die, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.

Osasun Sailak gogorarazi duenez, litekeena da pandemiaren fase honetan tokian tokiko agerraldiak izatea.

Agerraldia baieztatu bezain laster, pabiloiko pazientei eta langileei PCR probak egin dizkiete, eta positibo eman duten pazienteak eraikineko solairu berean bildu dituzte.

Gainera, larrialdi zerbitzutik heltzen zaizkien paziente berri guztiei PCR proba egingo diete Revilla pabiloian ospitaleratu baino lehen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia berriak Osasun albisteak Sendagileen albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizaintza gaur Sendagaiak Txertoak albisteak Donostia Unibertsitate Ospitalea Arabako Unibertsitate Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa Lehen Arretako zentroak Osasunbidea gaur