Gizartea -

ordu aldaketa

Urriaren 31ko goizaldean izango da ordu aldaketa

Erlojua ordubete atzeratuko da neguko ordutegiari hasiera emateko, eta, ondorioz, ordubete aurreratuko dira egunsentia eta ilunabarra.

Erlojuak. Argazkia: Andrey Grushnikov / Pexels
Erlojuak. Argazkia: Andrey Grushnikov / Pexels
Erlojuak. Argazkia: Andrey Grushnikov / Pexels

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriko azken igandean ordua aldatu beharko da, neguko ordutegira moldatzeko. Urriaren 31ko goizaldean ordubete atzeratuko da erlojua, eta 03:00etan 02:00ak izango dira. Ondorioz, egunsentia eta ilunabarra ordubete aurreratuko dira.

Europar Batasunak 2001ean ezarri zien derrigorrezko ordu aldaketa estatu kideei, aurrezteko helburuarekin.

Geroago, 2018an, Europako Batzordeak ordu aldaketa bertan behera uztea onartu zuen, 4,6 milioi europarren % 84ren adostasunarekin.

2019an, Europako Parlamentuak erabakia berretsi eta urtebeteko epea ezarri zuen egitasmoa gauzatzeko. Ezinezkoa izan zenez, 2021era atzeratu zuten, baina, egun, ordu aldaketa egiten jarraitzen dute.

Aurtengo martxoan, udako ordutegi aldaketa zela eta, Europako Parlamentuak estatu kideei "lehenbailehen" esertzeko eskatu zien, ordu aldaketa behin betiko amaitzea onartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Ordu aldaketa