Gizartea -
Elkartzen plataformaren datuak
Euskal herritarren heren bat pobreziaren mugan daude Elkartzenen ustez
"Duintasunez bizitzeko behar den gutxieneko kopurua" hilean 963 euro direla ondorioztatu du Elkartzen eskubide sozialen aldeko plataformak.
Erredakzioa
Elkartzen eskubide sozialen aldeko plataformaren kalkuluen arabera, hilean 963 eurotik behera bizi direnak "pobreziaren mugan" daudela ondorioztatu daiteke.
Ohar baten bitartez, kopuru hori erreferentzia gisa ezartzeko eskatu dute. Ondorioz, haien irizpideen arabera, lanbide arteko gutxieneko soldata eta pentsioak "ez lirateke horren azpitik egon behar".
Euskadin aberastasuna banatzeko mekanismoak ezartzea eta "euskal herritarrek bizitza duina izateko gutxieneko diru-sarrerak bermatzea" eskatu dute.
"Errenta mailak eta prezioak" ikertu ditu Elkartzen erakundeak eta horren arabera, "duintasunez bizitzeko gutxieneko kopurua, hilean 963 euro" direla ondorioztatu du.