Itxi

2021/10/21

13:17

Gizartea

klima-aldaketa

Nola aurre egin emergentzia klimatikoari? Egunerokorako 6 keinu zail

eitb media

IHOBE erakundeak larrialdi klimatikoaren aurkako 52 keinu gomendatu ditu, eta, horiek betetzeko ahalegin mailaren arabera, bost mailatan sailkatu ditu.

  • Mugikorra zenbat eta beranduago aldatu, orduan eta hobeto. Argazkia: Pixabay

    Mugikorra zenbat eta beranduago aldatu, orduan eta hobeto. Argazkia: Pixabay

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak gomendio-sorta argitaratu du, gizabanakoei krisi klimatikoari aurre egiten laguntzeko, 52 keinu txikiren bitartez. Ahalegin mailaren arabera egin du erakundeak ekintza horien sailkapena: oso errazak, errazak, normalak, zailak eta oso zailak.

Hona hemen larrialdi klimatikoari aurre egiteko egunerokorako 13 keinu zail:

1) Mugikorra zenbat eta beranduago aldatu, orduan eta hobeto

Mugikorrak egiteko erabiltzen diren lehengaien atzean baso soilduak, gatazka armatuak, ur eta lur kutsatuak… daude. Hortaz, mugikor zaharrak birziklatu eta, berria erostera goazenean, barruko irrikei "ezetz esaten" ikasteko gomendatzen digu IHOBEk. Bestalde, munduko mugikor-erabiltzaileen % 10ek bateria bete bezain laster kargagailua kentzea nahikoa litzateke 60.000 etxeren urtebeteko horniketa bezainbeste energia aurrezteko.

2) Etxea ondo isolatu

Isolamendurik ez badugu, kanpoko eta barruko tenperaturek berdintzera joko dute. Interesgarria da gure etxea isolatzea, baita ur beroaren deposituak, berokuntza zentraleko hodiak eta hormen hutsuneak ere.

3) Betiko bonbilla gorien ordez, LED argikoak jarri

Etxean, batez beste, elektrizitatearen % 18 argitan kontsumitzen dugu. Garrantzitsua da, hortaz, LED bonbillen aldeko hautua egitea, energia-efizientzia altua ematen baitute. Betiko bonbillen ordez LED bonbillak erabilita, elektrizitate-energiaren kontsumoa % 80-90 murriztu daiteke.

4) Oporretan, etiketa ekologikoa edo Ecolabela duten ostatuetara joan

Etiketa ekologiko europarra duten ostatuak betiko sektore turistikotik bereizteko, zenbait faktoreri erreparatu behar diegu: ura eta energia aurreztea, energia berriztagarriak erabiltzea, arkitektura bioklimatikoa, eta hondakinak murriztea eta ondo kudeatzea.

5) Produktu iraunkorrak oparitu

Oparitu itzazu produktu iraunkorrak, birziklatuak edo hondakin gutxi sortzen dutenak. Oturuntzetan, alde batera utzi behin erabiltzeko mahai-tresnak, eta, apaingarririk egitekotan, material birziklatuak edo berrerabiliak baliatu.

6) Arduraz erosi

Erosketak egiteko orduan, burua erabili: egin ezazu produktu eta zerbitzu ekologikoen alde, bidezko merkataritza etikoaren alde, eta efizientzia energetiko altuaren alde. Ezetz esan behin erabiltzeko produktuei zein estalkitan bilduta dauden ondasunei. Edalontziak ere, hobe berrerabilgarriak birziklagarriak baino.

Krisi klimatikoaren aurka ekitearen premia

XIX. mende amaieratik, batez besteko tenperaturak 1 °C egin du gora lurrazalean, eta mende honetan zehar ere igotzeko bidean da. 2015ean Parisko Hitzarmenean 190 herrialdek erabaki zutenez, klima-aldaketaren ondoriorik larrienak ekiditeko, 2 °C baino gutxiagokoa izan behar du beroketa globalak.

Inoiz izan diren 18 urte beroenen artean, 17 mende honetan izan dira. IHOBEk azpimarratu duenez, eguzkiaren beroa atmosferaren barruan hertsitzen duten "gero eta gas gehiago" isurtzen dira, eta, ondorioz, "geuk sortua da klima-aldaketa hau".

Euskadik klima-aldaketarako estrategia bat du martxan, Klima 2050, gas-isurketak % 80 murriztea helburu duena.

"Denok egin behar dugu ahalegintxoa. Ez dugu B planik, ez dugulako B planetarik", IHOBEren arabera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;