Gizartea -
Etxebizitza
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu etxe bat husteko operazioan, Santurtzin
Epaileak etxea husteko agindua eman du. Operazioa 8:15ean abiatu da Cuesta del Hospital kalean. Pertsona talde bat eragozten saiatu da, eta Ertzaintzak esku hartu du.
Agentziak | EiTB Media
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu etxe okupatu bat husteko operazioan, Santurtzin (Bizkaia), desobedientzia larria egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Epaileak etxea husteko agindua eman du. Operazioa 8:15ean abiatu da Cuesta del Hospital kalean.
Pertsona talde bat eragozten saiatu da, eta Ertzaintzako brigada mugikor batek esku hartu du.
Ordu batzuk geroago, etxeko atea zabaltzea lortu dute, eta ertzainek bi bizilagunak atxilotu dituzte. Antza denez, etxea uzteari uko egin diote atxilotuek, eta horregatik desobedientzia larria leporatu diete.