Gizartea -
Indarkeria matxista
24 urteko gazte bat espetxean sartu dute, Zumarragan neska bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa astelehen goizaldean gertatu zen Zumarraga kanpoaldeko bazter batean eta ustezko erasotzailea asteazkenean atxilotu zuten.
EITB MEDIA
Bergarako guardiako epaitegiak espetxera bidali du 24 urteko gizon bat, Zumarragan neska bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Erasoa astelehen goizaldean gertatu zen eta erasotzailea asteazkenean atxilotu zuten.
Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez, duela zenbait hilabete elkar ezagutu ziren eta sare sozialen bidez hitz egin zuten. Alabaina, astelehenean aurrez aurre egotera derrigortu zuen neska.
Zumarraga kanpoaldeko bazter batean elkartu zirenean gertatu zen sexu-erasoa. Biktima bere burua defendatzen saiatu zela eta erasotzaileari aurre egin ziola zehaztu du Segurtasun Sailak.
Ertzaintzak atzo atxilotu zuen 24 urteko gizona, sexu askatasunaren aurkako delitu bat egotzita. Gaur goizean eraman dute epailearen aurrera eta honek Gipuzkoako espetxean sartzeko agindua eman du.