Gizartea -

GASTEIZ

Pintura zuria jaurti dute EITBren Gasteizko egoitzaren aurka

Ezezagunek margo zuria bota dute EITBren egoitzako ate nagusiaren kontra. Udaltzaingoak goizeko laurak aldera jaso du pintaketaren abisua. Antza denez, lotsabakokeria edo trauskilkeria bat izan da.

EiTBren Gasteizko egoitza
EiTBren Gasteizko egoitza
EiTBren Gasteizko egoitza

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegunetik ostiralerako goizaldean pintaketak egin dituzte EITBren Gasteizko egoitzan. Zehazki, margo zuria jaurti dute Domingo Martinez de Aragon kaleko sarrera nagusira.

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, goizaldeko laurak aldera jaso dute abisua.

Oraingoz ez dute argitu nor edo nortzuk dauden erasoaren atzean.

Ikerketako iturriek adierazi dutenez, lotsabakokeria edo trauskilkeria bat izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa EITB