Itxi

2021/10/22

18:11

Gizartea

Indarkeria matxista

EHUko irakasle batek ikasleei zakila erakutsi diela salatu dute

Manu Gimenez | eitb media

Arrakala Ibaetako Kanpuseko Emakumeen Taldeak eta Unibertsitateko Indar Batasunak adierazi dutenez, "ez da ikasleen aurka erasoak egiten dituen lehenengo aldia", eta unibertsitateak "eraso larri hau ezkutatu" du erakundearen "irudia ez zikintzearren".

  • EHUren kanpusa. Argazkia: EITB

    EHUren kanpusa. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EHUren Ibaetako kanpuseko Arkitektura Fakultateko irakasle batek ikasleei zakila erakutsi diela salatu dute Arrakala Ibaetako Kanpuseko Emakumeen Taldeak eta Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB).

Azaldu dutenez, irakasleak "bortizki" erakutsi zien zakila, eta "ez da ikasleen aurka erasoak egiten dituen lehenengo aldia".

Gainera, ikasleek kritikatu dute langileak "normaltasun osoz" jarraitzen duela eskolak ematen, eta EHUk "eraso larri hau ezkutatu" nahi izan duela bere "irudia ez zikintzearren".

Hori horrela, Arrakalak eta UIBk adierazi dute EHUren berdintasun politikak "itxurakeria" hutsa direla, eta "argi" geratu dela ez dituztela "baldintza errealak jartzen unibertsitatean erasoak ez gertatzeko".

Eldiario.es-ek jakinarazi duenez, berriz, EHU harremanetan jarri da ikasleekin eta horien senideekin barkamena eskatzeko, eta espedientea ireki diote irakasleari gertatutako ikertzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;