Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

25 urteko gazte bat atxilotu dute Santurtzin, emakume bati sexu erasoa egiteagatik goizean Erandion

Erasoaren ostean, neska gazte batzuk lagundu diote biktimari eta Ertzaintzari deitu diote. Ospitalera eraman dute erasotutako emakumea.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko gizon bat atxilotu dute 14:00ak aldera Santurtzin, emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, erasoa gaur goizean gertatu da Erandion. Antza denez, emakumea ezustean harrapatu eta erasotu egin gizonak 07:00ak aldera, aisialdiko gune batean.

Erasoa gertatu ondoren, emakume gazte batzuk lagundu diote biktimari eta Ertzaintzari deitu diote. Patruila bat bertaratu eta ospitalera eraman dute.

Bitartean, erasotzailearen inguruko datuak bildu eta ikerketa hasi du Ertzaintzak eta ustezko egilea identifikatzea lortu dute. Gizona 14:00ak baino zertxobait lehenago atxilotu dute Santurtziko etxebizitza batean.

Atxilotua komisariara eraman dute sexu delitua leporatuta eta datozen orduetan eramango dute epailearen aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Espainian Erandio Herriak eta Hiriak Santurtzi Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak