Gizartea -

Murrizketen aurkako protestak

Ikasleek bigarren egunez ekin diete protestei Katalunian

Ikasleek autobide bat eta errepide bat itxi, eta Mobile World Congress boikotatzeko dei egin dute gaur.

Bartzelonako ikasleek errektoretzan jarraitzen dute murrizketen aurka

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako unibertsitateetako ikasleek bigarren egunez ekin diote gaur murrizketen aurka protesta egiteari. Beste hainbat ekintzaren artean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren sarrerak blokeatu egin dituzte, eta ehunkak fakultateetan lo egin dute. Gaur, gainera, beste manifestazio bat egiteko asmoa dute.

08:10ean, 80 ikasle inguruk AP-7 autobidea eta B-30 errepidea itxi egin dituzte, 10 minutuz, eta ondorioz auto-ilara handiak eratu dira.

Maria Garcia ikasleen bozeramaileak azaldu duenez, helburua "egun osoan campuseko sarrerak blokeatzea da, eta zeregin horretarako, barrikadak egin ditugu Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan".

Unibertsitateko fakultateetan 200 ikaslek pasatu dute gaua, eta errektoretzan 300ek.

Bertan, gaur goizean asanblean batzartu dira, eguneko ekintzak adosteko.

Besteak beste, Mobile World Congress-era beste martxa bat egitea proposatu dute. Baliteke eguerdian edo arratsaldean egitea.

Atzemandako 12etako 11, aske

Bestalde, atzo Poliziak atxilotutako 12 pertsonetako 11 aske utzi dituzte gaur goizean. Hori bai, epailearenera joateko zitazioa jaso dute.

Atxiloketak atzo Bartzelonan izan zen manifestazio jendetsuaren ostean sortutako istiluetan egin zituzten.

Atzemandakoen artean, bat baino ez dago oraindik polizia-etxean

Atxilotutakoei desordena publikoak, herri-altzariei kalteak egitea, edukiontziak erretzea eta agenteei erasotzea egotzi diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea