Gizartea -

Osasuna

Biztanleen laurdenak elikadura osagarriak hartzen ditu medikuek ikuskatu gabe

OCU kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak argitaratu duen inkestaren arabera, inkestatuen % 37k elikadura-osagarrien kontsumoa areagotu dute pandemia hasi zenetik. Bitaminak, mineralak, gantz-azidoak eta probiotikoak dira gehien kontsumitzen diren elikadura-osagarriak.

Olio kapsulak. Argazkia: René Schué.
Olio kapsulak.
Olio kapsulak. Argazkia: René Schué.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau herritarretik batek (% 26) elikadura-osagarriak hartzen ditu agindu medikurik gabe eta kontsumoak ekar ditzakeen ondorioak profesional batek ikuskatu gabe, OCU kontsumitzaile eta erabilzaileen elkarteak argitaratu berri duen inkesta baten arabera. Bestalde, hamarretik lauk azken urtean osagarriren bat hartu dutela erantzun dute.

Arrazoi nagusia energia gehiago izatea da, baita sistema immunologikoa indartzea ere (hamarretik seik hala dio), azken hori frogatzen duen ebidentzia zientifikorik ez badago ere. Ondorioz, kontsumoa hazten joan da pandemia hasi zenetik; inkestatuen % 37k osagarri gehiago hartu dituztela aitortu dute.

Hamar inkestatutik hiruk (% 29) uste dute elikadura-osagarriak kontsumitzeak ez dakarrela arriskurik, ez dagoela mugarik horiek hartzeko orduan, edo edonork har ditzakeela. OCUk azaldu duenez, salbuespenak salbuespen, ez da beharrezkoa osagarririk hartzea dieta osasungarria eta orekatua egiten bada.

Gehien kontsumitzen diren elikadura-osagarriak bitaminak, mineralak, gantz-azidoak eta probiotikoak dira, eta badira aminoazidoak, proteinak, produktu botanikoak eta algak ere badira. Guztira, batez besteko gastua urtean 114 eurokoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Zientzia albisteak Medikuen albisteak Elikadura osasungarriari buruzko albisteak