Gizartea -

Bilbon

Droga-trafikoan ari zen familia bateko bi kide atxilotu dituzte

Auzokideek toxikomanoen joan-etorria etengabea zela salatu ondoren, udaltzainek heroina eta kokaina atzeman zituzten horien etxean, Otxarkoagan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzokideek toxikomanoen joan-etorria etengabea zela salatu ondoren, udaltzainek heroina eta kokaina atzeman zituzten horien etxean. Bilboko Udaltzaingoak 50 urteko emakume bat eta horren 24 urteko semea atxilotu zituen joan den astean Otxarkoaga auzoan droga-trafikoa egotzita, Udaltzaingoak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Atxilotuek Otxarkoagan duten ohiko etxebizitza erabiltzen zuten droga saltzeko. Horretarako, gainera, etxerako sarbidean segurtasun-neurriak handitu zituzten, besteak beste, ate blindatua eta beste segurtasun-neurri batzuk jarrita.

Auzokideek toxikomanoen joan-etorria etengabea zela salatu eta gero, Bilboko Udaltzaingoak operazioa abiatu zuen eta, beharrezko frogak bildu eta epailearen baimena lortu ostean, agenteak haien etxean sartu ziren eta miaketa egin zuten.

Heroina eta kokaina ez ezik, droga manipulatzeko tresna ugari ere atzeman zizkieten agenteek, inguruetan poliziak ikusitakoan frogak desagerrarazten saiatu ziren arren.

Halaber, udaltzainek familia bereko beste kide bat atxilotu zuten, inputatutako emakumearen beste seme bat, agintariaren kontrako atentatu delitua egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea