Gizartea -

Hilketa

Gizon bat atxilotu dute Valentzian emakume bat sastatuta hil duelakoan

Poliziak ustezko egilea atxilotu du. Antza denez, biktima (30 urte) ezbeharra gertatu den etxeko atarian zegoen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume gazte bat hil da sastatuta, Valentzian, eta Poliziak 40 eta 45 urte arteko gizon bat atxilotu du ustezko egile bezala.

Poliziak Efe albiste agentziari jakinarazi dionez, ezbeharra Valentziako Tres Forques etorbideko lehen zenbakian gertatu da, eta gizonaren (espainiarra) atxiloketa hamar minutu beranduago gertatu da. Oraindik ez dute argitu gizonak emakumearekin harremanik ote zuen.

Osasun zerbitzuek Efe albiste agetnziari baieztatu diotenez, gertaera 5:20an izan da, eta SAMU osasun zerbitzuek emakumearen heriotza baieztatu baino ez dute egin. Oraindik ez dira emakumearen datu gehiago ezagutzen.

Antza denez, biktima (30 urte) ezbeharra gertatu den etxeko atarian zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea