Gizartea -
Istripu larria
San Adriango 19 urteko txirrindulari bat hil da, Calahorran auto batek harrapatu ostean
22:40an gertatu da ezbeharra, LR-134 errepidean, Calahorra parean. Auto batek gaztea harrapatu du, eta larri zauritu da. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera bidean hil da.
Agentziak | Eitb Media
19 urteko mutil bat hil da bart bizikletan zihoala auto batek harrapatu ostean. San Adriango bizilaguna zen, eta Iruñeko ospitalera zeramatela hil da.
Istripua 22:40 inguruan gertatu da, LR-134 errepideko 16,700 kilometroan, Calahorra parean. Auto batek txirrindularia aurretik eraman du, eta zauri larriak eragin dizkio, Espainiako Gobernuaren Errioxako Ordezkaritzak aditzera eman duenez.
Gaztea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera zeramatela hil da, 00:40an, A-12ko 40. kilometroan, Lizarra parean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea