Gizartea -

KORONABIRUSA

Auzitegi Konstituzionalak legearen aurkakotzat jo du bigarren alarma-egoera

Epaimahaiaren arabera, alarma-egoera sei hilabetez luzatzeko erabakia ez zen behar bezala justifikatu. Halaber, erabaki hori epealdi horretan erkidegoetako gobernuek zein neurri murriztaile ezarriko zituzten jakin gabe hartu zutela kritikatu du.

Iruñeko Gaztelu plaza hutsik, 2020ko alarma-egoera indarrean zegoenean. Argazkia: EFE
Iruñeko Gaztelu plaza hutsik, 2020ko alarma-egoera indarrean zegoenean. Argazkia: EFE
Iruñeko Gaztelu plaza hutsik, 2020ko alarma-egoera indarrean zegoenean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak Konstituzioaren aurkakotzat jo du pandemiari aurre egiteko Espainiako Gobernuak ezarritako bigarren alarma-egoera. Hamar epaileetatik lau ebazpen horren aurka agertu dira.

Iturri juridikoek EFEri jakinarazi diotenez, bermeen auzitegiko osoko bilkurak Voxen babes errekurtsoa onartu du, eta hori Pedro Sanchezen Gobernuaren estrategia juridikoaren aurkako hirugarren kolpea izan da pandemian, lehen alarma-egoera Konstituzioaren aurkakotzat jo eta jarduera parlamentarioa eten behar ez zutela ebatzi ostean.

Epaia Antonio Narvaez magistratuak idatzi du eta epaile kontserbadoreen babesarekin egin du aurrera. Juan Jose Gonzalez Rivas epaimahaiko presidenteak, berriz, magistratu progresistekin bat egin du eta denen artean boto partikularra aurkeztuko dutela iragarri dute.

Lehendabiziko alarma-egoera hamabost egunean behin luzatzen zuten, Kongresuan hala adostuta. Alabaina, bigarren alarma-egoera sei hilabeterako ezarri zuten hasieratik.

Urkulluk eta Chivitek gogor kritikatu dute Konstituzionalaren erabakia, kogobernantzaren aurka egiten duelako
Urkulluk eta Chivitek gogor kritikatu dute Konstituzionalaren erabakia, kogobernantzaren aurka egiten duelako
Urkulluk eta Chivitek gogor kritikatu dute Konstituzionalaren erabakia, kogobernantzaren aurka egiten duelako

2:30

Ebazpenak ez du zalantza jartzen alarma-egoeraren beharra, baina hasieratik sei hilabeterako ezarri izana "gehiegizkoa" izan zela dio, epe hori zergatik jarri zen justifikatu ez zutelako.

Halaber, erabaki horrekin Kongresua ezohiko neurri horren gaineko kontrol parlamentarioa egiteko aukera gabe geldi zela eta horrek Konstituzioa urratzen duela azpimarratu du.

Horrez gain, epaian nabarmendu dute sei hilabete horietan erkidegoetako gobernuek zein neurri murriztaile ezarriko zuten jakin gabe onartu zutela Kongresuan alarma-egoeraren luzapena.

Areago, epaimahaiak uste du oinarrizko eskubideak murrizteko neurriak zirenez, Espainiako Gobernuari zegokiola murrizketa haiek ezartzea, eta ez autonomiei.

Ildo horretan, ebazpenak dio bigarren alarma-egoera sei hilabetez luzatuta, krisi egoerak kudeatzeko araudia eta bertan jasotzen diren eskumenak eta murrizketak urratu zirela.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Alarma egoera Osasun-larrialdi egoera amaitu da