Gizartea -
Gertakaria
Amurrioko 83 urteko gizonaren gorpua aurkitu dute
Goizero joaten omen zen mendira paseatzera, baina etxera itzultzen ez zela ikusita, senideek desagerpena salatu zuten.
Erredakzioa
Ertzaintzaren agenteek Amurrioko 83 urteko gizonezkoaren hilotza aurkitu du udalerri bereko inguru basotsuan. Hildakoa ostegunean galdu zen mendira paseoan aterata, Ertzaintzak aditzera emandakoaren arabera.
Gizonak mendian paseo luzeak emateko ohitura zuen, baina ohi baino gehiago berandutzen zela ikusita, familiak larrialdietara deitzea erabaki zuen.
Ertzaintzaren txakur- eta mendi- unitateek bilaketa lanak hasi zituzten Amurrioko bizilagun batzuekin batera eta goizeko 4:00etan amaitutzat eman zituzten. Lau ordu geroago, Gurutze Gorriko, Udaltzaingoko eta Babes Zibileko langileak ere bilaketa lanetan aritu dira. Gorpua ostiral goizean aurkitu dute, 9:00etan.
Ertzaintzaren agenteek Amurrioko 83 urteko gizonezkoaren hilotza aurkitu du udalerri bereko inguru basotsuan. Hildakoa ostegunean galdu zen mendira paseoan aterata, Ertzaintzak aditzera emandakoaren arabera.Gizonak mendian paseo luzeak emateko ohitura zuen, baina ohi baino gehiago berandutzen zela ikusita, familiak larrialdietara deitzea erabaki zuen. Ertzaintzaren txakur- eta mendi- unitateek bilaketa lanak hasi zituzten Amurrioko bizilagun batzuekin batera eta goizeko 4:00etan amaitutzat eman zituzten. Lau ordu geroago, Gurutze Gorriko, Udaltzaingoko eta Babes Zibileko langileak ere bilaketa lanetan aritu dira. Gorpua ostiral goizean aurkitu dute, 9:00etan.