Gizartea -

Trafikoa

A-15a itxi egingo dute azaroaren 3ko eta 4ko gauetan, Iruñeko noranzkoan, lanengatik

Sorabillako lotunetik Berastegikora egongo da zarratuta. Andoaingo bidean ez da itxierarik egongo.

Iruñeko noranzkoan bakarrik itxiko dute autobidea. Argazkia: EFE
Iruñeko noranzkoan bakarrik itxiko dute autobidea.
Iruñeko noranzkoan bakarrik itxiko dute autobidea. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundia eguneratze lanak egiten ari da A-15ean. Hori dela eta, datozen asteazkenean eta ostegunean, azaroaren 3an eta 4an, gauez (23:00-05:00) autobidea itxiko duela jakinarazi du, betiere Iruñeko noranzkoan.

Zehazki, Sorabillako lotunetik Berastegikora zarratuko dute bidea. Iruñeko noranzkoari bakarrik eragingo dio (Andoaingo bidea zabalik egongo da). 

Aldundiak ohar batean azaldu duenez, Belabietako tuneleko hodi barruan dauden instalazio batzuk konpondu eta aldatu behar dituzte, besteak beste, argiztapen sistema, telebista zirkuitu itxia eta aireztapen sistema.

A-15eko erabiltzaileei honako ibilbidea proposatu die Aldundiak: Sorabillako lotunean biratu, N-1a hartu, eta ondoren, GI-2130a (Tolosa eta Ibarratik). Ostean, A-15a berriro hartu ahalko dute Berastegiko lotunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Tolosa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-15 autobia