Gizartea -

Amiantoa

Irungo CAF enpresako langileek ordubeteko lanuztea egin dute

Amiantoarekin lan egindako langile guztien zerrendak osatzea eta ez dezatela oztoporik jarri eskatu diote Administrazioari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo CAF enpresako langileek ordubeteko lanuztea egin dute gaur goizean, pasa den urrian 40 urtez lanean aritu zen behargin bat hil zela gogoratzeko.

Irunen lehengo kasua da, baina CAFen Beasaingo lantokian 19 dira jada amiantoaren ondorioz hildakoak eta Zaragozakoan berriz, 33.

Gaurko lanuztearekin CAF eta gainerako enpresei amiantoarekin lan egindako langile guztien zerrendak osatzea eskatu diete eta ez dezatela oztoporik jarri, sustantzia horrek eragindako gaitzak gaixotasun profesional gisa onartzeko.

Horrekin batera, Administrazioari egungo trabak kentzea eskatu diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea