Gizartea -
ERASOA
Larri zauritu dute gizon bat Donostian, labankatuta
22:30 aldera gertatu zen erasoa, Egia auzoko Mundaiz kalean. Ertzaintzak ikerketa ireki du gertatua argitzeko eta erasotzailea aurkitzeko.
EITB MEDIA
Gizon bat larri zaurituta eraman dute gaur gauean Donostia Ospitalera, beste batek labana sartu eta gero, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
22:30 aldera gertatu zen zen erasoa Egia auzoan, Mundaiz kalean. Antza denez, bi gizon eztabaidan hasi ziren eta halako batean, batek labana sartu zion besteari.
Biktima larri eraman zuten ospitalera baina ez da ezagutzera eman bere oraingo egoera.
Ertzaintzak ikerketa ireki du gertatua argitzeko eta erasotzailea atxilotzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea