Gizartea -

Nafarroako errepide batean

Bizkaiko gidari batek gehienezko alkohol tasaren halako hamar eman du

Barakaldoko 44 urteko kamioilari bat da. Harrapatu dutenean, gehiegizko abiadura zeraman, eta sakelako telefonotik hitz egiten ari zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gehienezko alkohol tasaren halako hamar eman du Barakaldoko (Bizkaia) 44 urteko kamioilari batek Nafarroan, Lizarra eta Andosilla batzen dituen errepidetik gidatzen zihoala (Lerin udalerriaren parean), Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Aurretik bi aldiz kendu diote gidatzeko baimena, baina harrapatu dutenean indarrean zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea