Gizartea -
AEBetako zientzilarien arabera
Aberatsek eta boteretsuek gezurrak esateko joera handiagoa dute
AEBetako Kaliforniako Unibertsitateak egindako ikerketa zientifiko baten arabera, dirudunek diruzalekeria eta iruzurkeria handiago bat erakutsi ohi dute.
Erredakzioa
Aberatsak diren lagunek zintzotasun gutxiago erakusteko eta nahi dutena lortzeko iruzur egiteko joera handiagoa dute, AEBetako Berkeleyko Kalifoniako Unibertsitateak egindako ikerketa zientifiko baten arabera. 'Proceedings of the National Academy of Sciences' webgunean argitaratutako ikerketa honen arabera, maila sozial altuko lagunek dirua usteltzen duen estereotipoa betetzen dute.
Zientzilariek talde desberdinek diruarekiko duten aberastasun ekonomikoa, eskolatzea, limurtze erlijiosoa eta jarrera neurtu dituzte eta hainbat froga egin ostean, ikerketak familia aberatseko lagunek zuhurkeria handiagoa erakusten dutela ondorioztatu du. Halaber, San Frantzisko hiriko kalean beste froga egin zituzten eta emaitzen arabera, aberatsenek aldi gutxiagotan utzi ohi zuten oinezkoa pasatzen. Ikerketen egileek azpimarratu dutenez, Wall Streeteko bankariek egindako iruzurra eta espekulazioa ikusita, litekeena da ondorio hauek krisi ekonomikoarekin gertatutakoa azaltzea.