Gizartea -
Vigon
Alabaordea bortxatu eta interneten argazkiak jartzeagatik, atxilotua
Neskatoak onartu du gizonak opariak egiten zizkiola "masajeak edo beste fabore batzuen" truke.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak 33 urteko gizonezko bat atxilotu du Vigon, 12 urteko alabaordea bortxatu eta irudiak Interneten jartzeagatik.
Denuncias.pornografía.infantil@policia.es helbide elektronikora bidalitako salaketa baten bitartez ohartarazi zion gizon batek Poliziari delitua, izan ere, ustezko bortxatzaileak ponografia webgune batean argazkia erakutsi zion.
Neskatoa biluzik ateratzen zen argazkietan eta atxilotuak bere ahizpa zela esaten zuen. Argazki batzuetan, gainera, adingabekoari egindako erasoak agertzen ziren.
Atxilotuak alabarodea grabatu eta materiala Interneten jarri zuela onartu du. Gainera, pornografia sarritan kontsumitzen duela berretsi du.
Neskatoak, gizonarekin duen harremana txarra dela eta askotan, "masajeen edo beste faboreen" truke, opariak egiten zizkiola esan du.
Aurpegiaren tratamendurako informatikako tresnak eta sare sozialak miatzeko softwarren bitartez, Poliziak ustezko bortxatzailea eta biktima zeintzuk diren jakin ahal izan du.