Gizartea -

TRAFIKOA

Goiz korapilotsua Gipuzkoako errepideetan, hainbat istripuren ondorioz

Kamioi batek artaziarena egin du N1 errepidean, Tolosa parean, eta beste istripu baten ondorioz AP8 errepidea itxi dute Usurbil parean.

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoa errepide sarea bere onera etortzen ari da pixkanaka, goiz korapilotsuaren ostean. Alde batetik, 09:30ak aldera auto batek istripua izan du AP-8an, Usurbil parean, eta, ondorioz, errepidea itxi egin dute. Auto-ilarak sortu dira bi noranzkoetan, baina 11:00ak aldera berriz ireki dute errepidea.

Ez da gaur goizean Gipuzkoako errepideetan izandako istripu bakarra izan. 08:00ak aldera, kamioi batek artaziarena egin du N-1 errepidean, Tolosa parean, eta auto-ilarak sortu dira goiz osoan bi norabideetan.

Gainera, zazpi pertsona zauritu dira gaur goizaldean Hondarribian, bi ibilgailuk talka egin ostean, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez. Istripua GI-636 errepidean gertatu da, Irungo noranzkoan. Zazpi pertsona Bidasoako eskualdeko ospitalera eta Donostia ospitalera eraman behar izan dituzte, zituzten zauriak sendatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoako albisteak EAE Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak AP-68 autobideko istripuak gaur N-1 azken ordukoa