Gizartea -

Zirkulazioa

Zazpi pertsona zauritu dira Mutrikun, bi autok elkar jota

Zaurituak Donostia eta Mendaro ospitaleetara eraman behar izan dituzte. Autoek aurrez aurre egin dute talka.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi pertsona zauritu dira astelehen arratsaldean Mutrikun (Gipuzkoa) jazotako zirkulazio istripu batean.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezbeharra GI-638 errepidean gertatu da, 18:30ean. Ordu horretan, bi autor elkar jo dute, aurrez aurre.

Horren ondorioz, zazpi pertsona zauritu dira, larritasun maila ezberdinekin, eta Donostia eta Mendaro ospitaleetara eraman behar izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Mutriku Trafiko istripuen biktimak