Gizartea -
Salaketa
Pertsona batek larrialdi zerbitzuak mobilizatu ditu Iruñean diskoteka batean sartzeko asmoz
Iruñeko Udaltzaingoak salaketa jarri du horren kontra, arrazoirik gabe larrialdi zerbitzuak mobilizatzeagatik.
Agentziak | EITB Media
Iruñeko Udaltzaingoak salaketa jarri du perstona baten kontra, larrialdi zerbitzuak mobilizatu dituelako arrazoirik gabe. Istilu bat zela-eta deitu zuen larrialdietara, sartu ezin zuen diskoteka batean sartzeko asmoz.
Bi talderen arteko borroka bat izan zela esanez ohartarazi zituen larrialdietako zerbitzuak. Udaltzaingoak azaldu duenez, baina, asteburu honetan ez da halakorik jazo Iruñean.
Bestalde, Udaltzaingoak benetako itxura duten bi pistola konfiskatu ditu egunotan, aire konprimatuarekin funtzionatzen dutenak. Bat ostalaritza lokal batean atzeman diote erakusten ari omen zen pertsona bati, eta bestea kalean atzeman diote beste bati.