Gizartea -

EGURALDIA

Abisu horia ezarri dute gaur arratsalderako, enbata arriskuagatik

15:00etan sartuko da indarrean eta 18:00ak arte luzatuko da, euskalmeten iragarpenaren arabera. Frontearekin batera, euria barra-barra egingo du leku batzuetan, eta trumoi ekaitzak ere jo dezake Euskal Herriko hainbat txokotan.

Haize ufada Donostian. Arxtiboko irudia: EFE
Haize ufada Donostian
Haize ufada Donostian. Arxtiboko irudia: EFE

| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galerna arriskuak eraginda, abisu horia ezarri dute gaur arratsalderako Euskadin. 15:00etan sartuko da indarrean eta 18:00ak arte luzatuko da, Euskalmeten arabera.

Fronte hotz bat helduko da arratsaldean Euskal Autonomia Erkidegora eta eguraldia goitik behera aldatuko da; izan ere, haizeak mendebaldera edo ipar mendabaldera egingo du bolada gogorrekin batez ere kostaldean. Orduko 60 eta 80 kilometro inguruko haize-boladak espero dira.

Frontearekin batera, euria barra-barra egingo du leku batzuetan, eta trumoi ekaitzak ere jo dezake hainbat txokotan. Arratsaldetik aurrera, beraz, eguraldia asko ezegonkortuk da eta ezegokortasun honek bihar ere jarraituko du. Aurreikuspenen arabera, ostirala bitarte eguraldi traketsarekin jarraituko dugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak EAE Eguraldia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa