Itxi

2021/11/02

16:13

Gizartea

Gasteiz

63 urteko gizon bat atxilotu dute Judimendiko parkean, exhibizionismoa egotzita

Agentziak | EiTB Media

Bere albotik pasa zen pertsonaren bati ere jarraitu zion atxilotuak. Herritar batek Udaltzaingoari 16:00ak aldera abisua eman ondoren atxilotu zuten gizonezkoa.

  • Judimendiko parkea, Gasteiz. Artxiboko argazkia: Jokin Zurutuza

    Judimendiko parkea, Gasteiz. Artxiboko argazkia: Jokin Zurutuza

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

63 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, exhibizionismoa leporatuta, jendearen aurrean Judimendiko parkean ukituak egiteagatik.

Atxiloketa iragan igandean egin zuen Udaltzaingoak, abisua jaso ondoren. Bere albotik pasa zen pertsonaren bati ere jarraitu zion atxilotuak.

Udaltzainak bertaratu ziren, gizona jarleku batean eserita topatu eta atxilotu zuten.

Herritar batek Udaltzaingoari 16:00ak aldera abisua eman ondoren atxilotu zuten gizonezkoa, Gasteizko Udalak ohar batean jakitera eman duenez.

Judimendiko parkean paseatzen ari ziren pertsonen aurrean ukituak egiten ari zela azaldu zion herritarrak Udaltzaingoari.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;