Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati kalean eraso egitegatik

Erasoa igandean gertatu zen, Gasteizko Babesgabetuen plazan. Gizona polizia bati ere oldartu zitzaion.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

36 urteko gizon bat atxilotu zuten igandean Gasteizen, emakume bat kalean jotzeagatik. Ondoren, polizia baten kontra oldartu zen atxilotua.

Udalak gaur jakinarazi duenez, erasoa Babesgabetuen plazan gertatu zen, eta Udaltzaingoak Santa Barbara plazan atxilotu zuen ustezko erasotzailea.

Horrez gain, larunbatean 21 urteko gizon bat atxilotu zuten Andre Maria Zuriaren plazan, neska bati ukituak egiteagatik eta polizia batzuen aurka oldartzeagatik.

Ostiralean, berriz, 47 urteko gizon bat atxilotu zuten, bikotekideari eraso egitea egotzita.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Indarkeria matxista Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa