Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Lau urteko kartzelaldia, aiztoa okertu arte emaztea sastatzeagatik
Epaile batek lau urteko espetxe-zigorra ezarri dio gizonezko bati emazteari besoan koska egiteagatik eta sastatzeagatik. Erasoan ganibetaren punta okertu zen eta ondorioz, emaztea bizirik atera zen.
Erredakzioa
Sevillako Lurralde-Auzitegiko Laugarren Atalak lau urteko kartzela-zigorra ezarri dio Marokoko gizonezko bati, emazteari besoan koska egiteagatik eta 16,5 zentimetroko aizto batekin sastatzeagatik. Erasoan, ganibetaren punta okertu zen eta ondorioz, emazteak bizitza salbatzen lortu zuen.
Lurralde-Auzitegiak epaian jaso duenez, bikoteak izandako liskar batean, gizonezkoak arropetan izkutatuta zeraman aizto bat atera zuen eta bikotekidea lepotik gogor helduta, eraso egin zion.
Jarraian, "emaztea hiltzeko asmoarekin", biktimaren gainean jarri eta sastadak ematen hasi zen. Gainera, besoan koska egin zion. Bat-batean aiztoaren punta makurtu zitzaion eta emazteak, kolpeak eta zauriak jaso bazituen ere, bizitza salbatzen lortu zuen.
Erasoaren lekuko izan zen herritar batek Polizia deitu zuen eta ondorioz, erasotzaileak ihes egiten saiatu zuen baina Polizia heldu arte, bi auzokidek gizona atxikitzen lortu zuten.