Gizartea -
Nafarroa
Baserri bat kiskali da Arantzan, sute baten ondorioz
Goizaldean piztu da sua Arantzako Patxikunborda landetxean. Garrek erabat kiskali dute eraikina, eta sabaia behera etorri da.
Erredakzioa
Landetxe gisa prestatutako baserri bat erabat kiskali da Arantzan (Nafarroa), baina ezbeharrean ez da inor zauritu, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Eraikinean pertsona bat bakarrik zegoen, eta bera izan da, hain zuzen, 02:49an larrialdi zerbitzuei sutearen berri eman diena. Sugarrek erabat kiskali dute hiru solairuko eraikina.
Aiensa Arantzako auzoan dago kokatuta Patxikunborda baserria, herrigunetik 1,5 kilometro ingurura. Harrizko hormaz osatutako erakina zen; barne egitura, ordea, egurrezkoa zuen. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez suaren ondorioz sabaia behera etorri da eta eraikineko hormak eraisteko arrisku handia dago.
Foruzainak sua zerk eragin duen ikertzen ari dira.