Gizartea -

GARRAIOA

Madril eta Bilbo arteko hegaldi bat izan da Espainiako Estatuan biojet erregaia erabili duen lehena

Biojet erregaia Petronor konpainiak Muskizen duen findegian ekoizten dute. Bioerregai hori erabili izanari esker, 1,4 tona CO2 gutxiago isuri dira atmosferara.

Espainian biojet erregaia erabili duen lehen hegazkina. EFEren bideo batetik ateratako irudia
Espainiako Estatuan biojet erregaia erabili duen lehen hegazkina
Madril-Bilbo hegaldi bat izan da hondakinekin Estatuan ekoitzitako bioerregaia erabiltzen lehena

0:48

Onintza Aiestaran | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madril eta Bilbo arteko bidea egin duen Iberia konpainiaren hegaldi bat izan da Estatuan biojet erregaia erabili duen lehena. Aipaturiko erregaia Petronorrek Muskizen duen findegian ekoizten dute elikagai industriatik eratorritako hondakinak baliatuta. Bioerregai hori erabilita 1,4 tona CO2 gutxiago isuri dira atmosferara. Lehen bidaia horretan, % 2 izan da bioerregaia, eta gainerako % 98a, kerosenoa.

180 bidaiarirentzat tokia duen Airbus A320 hegazkina izan da asteazken honetan lehen bidaia hori egin duena.

Muskizen ekoitzitako 5.300 tonako erregai loteak kalitate eta jasangarritasun baldintzak betetzen ditu.

Biojet erregaia ekoizteko elikagai industriak sortutako hondakinak baliatu dira. Bartzelonako Lipsa enpresan hondakinak hartu eta Tuterako Oleofat enpresak egin du lehen tratamendua Petronorrek Muskizen erregai bihurtu aurretik.

2050ean hegazkinek erabilitako erregaiaren % 63 bioerregai izatea jarri du helburu gisa Europako Batzordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Azken Ordukoak Klima-aldaketa munduan Zer gertatzen ari da Bilbon? Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Madrilgo gertakizunak Garraio publikoa gaur Larrialdi klimatikoa albisteak Euskal Herriko kutsadura Erregaiak