Gizartea -
Radio Euskadiko elkarrizketa
Berdintasunak krisitik ateratzen lagundu dezake Emakunderen ustez
Euskadin, Espainiako gainerako erkidegoetan ez bezala, langabe gehienak 25-35 urteko emakumeak dira, Emakunderen arabera.
Erredakzioa
Euskadin, Espainiako gainerako erkidegoetan ez bezala, langabe gehienak 25 eta 35 urte arteko emakumeak dira, Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak ohartarazi duenez, eta "ez da prestatze faltagatik", salatu du.
Radio Euskadiko elkarrizketa batean, "berdintasuna erabiliz krisitik ateratzen lagundu daitekte", azaldu du Silvestrek. "Krisia finantzarioa izaten hasi zen, gero ekonomikoa, eta orain, daturik okerrena langabeziarena da", gogoratu du.
"Emakumeen jarduera-tasa Euskadin, baita Espainian eta Europan ere, gizonena baino txikiagoa da", adierazi du. "Emakumeak lan-mundura sartzea sustatzen duten politikekin jarduera-tasa igo egingo da", gaineratu du.
Bestalde, euren etxeetatik botatzen ari diren pertsona asko emakumeak direla salatu du, "Euskadin, beste gizarte askotan bezala, pobreziaren atarian bizi diren gehienak (hamarretik zortzi, hain zuzen) emakumeak direlako", esan du.