Gizartea -

Ikastaroak

700 ertzainek indarkeria matxistaren inguruko formakuntza jasoko dute

Ertzaintzaren agenteek kulturartekotasunaren inguruko ezagutzak jasoko dituzte formakuntza ikastaroan, emakumeen kontrako indarkeria kasuei erantzun ona emateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren 700 agentek emakumeen kontrako indarkeriaren eta kulturartekotasunaren inguruko formakuntza jasoko dute, Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez.

Agenteek Afrika Beltzeko, Europa Ekialdeko, Latinoamerikako eta Magrebeko kolektiboen ezaugarriak ezagutzea eta ulertzea da, besteak beste, ikastaroaren helburu nagusia, emakumeen kontrako indarkeria kasuei erantzun hobea eman ahal izateko.

Ikastaroak 58 saiokoak izango dira, saio bakoitza lau ordukoa izango da. Formakuntza martxoaren 6tik ekainaren 29a bitartean jasoko dute 700 agenteek Iurreta eta Erandioko zentroetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea