Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bikotea erakusleiho baten aurka bultzatu eta bi gizon jo ditu, Irunen

24 urteko gazte batek bere neska-laguna erakusleiho baten kontra bultzatu zuen, Irunen. Horrez gain, beste bi gizoni eraso egin zien, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 24 urteko gazte bat atxilotu du Irunen (Gipuzkoa), bere neska-lagunari jotzea egotzita. Antza, emakumea erakusleiho baten aurka bultzatu zuen, Irunen. Ondoren, Herrizaingo Sailak azaldu duenez, bi gizonezkori jo egin zien eta bi ertzaini eraso egiten saiatu zen.

Atxiloketa 4:30etan egin zuten. Ordu horretan, lekuko askoren aurrean, gizonezko batek bere neska-lagunari bultza egin zion, eta erakusleiho baten aurka bota egin zuen, Paseo de Colon kalean.

Gizonezkoak alde egin zuen baina, minutu batzuk beranduago, bueltatu egin zen. Bi gizonezko eraso berri bat saihesten saiatu ziren, baina atxilotuak kolpeka erantzun zien, Ertzaintza heldu zen arte.

24 urteko gazteak ertzainei eraso egiten saiatu zen baina, poliziek gizonezkoa atxilotzea lortu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea