Gizartea -

Berdintasuna

Frantziak ez ditu 'lolitak' nahi

Txosten ofizial batek aholkuak eman ditu adingabeen sexualizazioa galarazteko.

Iaz, "Vogue" aldizkariak neskato adingabeen argazkiak publikatu zituen
Iaz, "Vogue" aldizkariak neskato adingabeen argazkiak publikatu zituen
Iaz, "Vogue" aldizkariak neskato adingabeen argazkiak publikatu zituen

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzian aurkeztutako txosten ofizial batek aholkuak eman ditu neska adingabeen sexualizazioa galarazi eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna bermatzeko.

Besteak beste, 16 edo 18 urtez azpiko nerabeen edertasun lehiaketak debekatzea eta lehen hezkuntzan uniformeak ezartzea proposatu dute.

Txostenaren egilea Chantal Jouanno senatari kontserbadore eta Kirol ministro ohia da.

Uniformea ezarriz, ministro ohiak uste du 'loliten joera' eskoletatik kanpo utziko dutela.

Halaber, Jouannok 16 urtez azpiko adingabeak enpresen irudi izatea debekatu nahi du, "ume heldutuen irudia" ez zabaltzeko.

Ministro ohiak "umeen [eskubideen] gutuna" sortzea ere proposatu du, administrazioek ekintzak abiatu ahal izateko.

'Loliten' joera ez da asko zabaldu oraingoz Frantzian, baina herrialde anglosaxoietan ongi errotuta dago.

Txostena egitea Roselyne Bachelot Osasun ministroak agindu zion, iaz "Vogue" aldizkariak 10 urteko neskato modelo baten argazkiak publikatu eta gero. Irudi horietan, adingabea gehiegi makillatuta eta apainduta agertzen zen, kutsu sexual handiarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea