Gizartea -

HERIOTZA

Euskal jatorria duen 23 urteko mutil bat hilda aurkitu dute Chicagon

Duela astebetetik zebiltzan haren bila. Larunbatean, Halloween festa ospatzera atera zen lagunekin, eta gauerdian ikusi zuten azkenengoz. Ibaian aurkitu zuten, atzo, gorpua.

Chicagoko Poliziak bilaketa operatiboan zabaldu zuen argazkia.
Chicagoko Poliziak bilaketa operatiboan zabaldu zuen argazkia.
Chicagoko Poliziak bilaketa operatiboan zabaldu zuen argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Bascaran euskal jatorria duen 23 urteko mutila hilda aurkitu dute Chicagon, ibai ertz batean. Larunbat gauean ikusi zuten azken aldiz, eta ordutik, haren bila zebiltzan.

Antza, Halloween festa ospatzera atera zen lagunekin, baina 23:00ak inguruan taberna batera joan zen bakarrik. Harrezkero, ez dute haren berririk izan, eta etxekoek salaketa jarri zuten.  Poliziarekin batera,  dozenaka herritar aritu dira gaztearen bila azken egunotan.

Elias Bascaran pilotari markinar ezagunaren biloba zen hildakoa

Chicagoko Poliziak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Markina-Xemein albisteak