Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Cadizen, bikotekide ohia labankadaz hil duelakoan

Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak, sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez, hilketa gaitzetsi du.

San Roque, Cadiz (Espainia), gaur.
San Roque, Cadiz (Espainia), gaur.
San Roque, Cadiz (Espainia), gaur.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute, gaur goizean, Cadizko (Espainia) San Roque herrian, bikotekide ohia, 37 urteko emakume bat, hiltzea leporatuta

Biktimaren gorpua bere etxebizitzan aurkitu dute, labankadekin. Lehen ikerketen arabera, etxean bertan hil du erasotzaileak, eta ondoren berak deitu dio Guardia Zibilari, hilketaren berri emateko. Antza, inguruko ospitale batetik deitu du, eta laugarren solairutik bere burua bota behar duela esan dio Poliziari. Bertan atxilotu dute.

Emakumearen gorpua Cadizko Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egiteko. Atxilotutako gizonezkoa, berriz, ondorengo orduotan eramango dute epailearen aurrera, deklarazioa har diezaion.

San Roqueko Udalak hiru dolu-egun eta elkarretaratzea deitu ditu, hilketa matxista salatzeko.

Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak, sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez, hilketa gaitzetsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa