Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Ugaritu egin dira bortxaketa salaketak Hego Euskal Herrian
Hala eta guztiz ere, sexu askatasunaren aurkako delitu guztiak aintzat hartuta, Nafarroan % 5eko beherakada izan da urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan.
agentziak | eitb media
Bortxaketa salaketak % 35,8 eta % 78 ugaritu dira EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren, urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan. Hala, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 72 izan dira, eta Foru Erkidegoan, 25.
Espainiako Barne Ministerioaren kriminalitate balantzearen arabera, guztira 506 dira EAEn sexu delituekin lotuta egindako salaketak urtarriletik irailera, eta horietako 72 izan dira bortxaketengatik.
2020ko epe berarekin alderatuz gero, EAEn % 20,5ekoa izan da sexu askatasunaren aurkako delituen gorakada, eta Nafarroan % 5 egin du behera, 171 arte.