Gizartea -
Gasteizko Udalak
Espedientea Gasteizko suhiltzaileei ETAko presoen aldeko bideoagatik
Interneteko bideo batekin piztu da polemika, suhiltzaile batzuk Bilbon egin zen ETAko presoen eskubideen aldeko manifestazioaren alde agertzeagatik.
Erredakzioa
Gasteizko Udalak espedientea ireki die hainbat suhiltzaileri parkean ETAko presoen alde egindako ekimen batean parte hartzeagatik.
Marian Castellano Hiritarren Segurtasun zinegotziak espedientea irekitzea agindu du, interneten dagoen bideo batean azaltzen diren suhiltzaileak Gasteizko parkekoak diren ala ez ziurtatzeko.
Ekimena lanorduetan, laneko jantziekin eta udal instalazioetan egin zela baieztatuz gero, Funtzio Publikoari txosten bat eskatuko diote espediente bat irekitzea aztertzeko.
Urtarrilean Bilbon egin zen ETAko presoen aldeko manifestazioan parte hartzeko interneten dagoen bideo batek piztu du polemika eta horren ondorioz hartu du erabakia Gasteizko Udalak.
Bideoan suhiltzaile talde bat azaltzen da eta kartoizko kaxa bat kartzela moduan jarri ondoren, su ematen diote. Ondoren, "Presoak etxera" dioen kartel bat ikusten da eta "kontatu nirekin" esaten dute suhiltzaileek.
Donostiako suhiltzaile talde batek ere manifestazio bera babesteko bideo bat egin omen zuen.