Gizartea -

Eraso matxista

Emakume bat bortxatu du gizon batek asteburuan, Abandon

Emakumeak salaketa jarri du eta Ertzaintzak zabalik du ikerketa. Emakumeak salatu du, ezagutu berri zuen gizonak kalezulo batera bultzatu eta bortxaz behartu zuela harremanak izatera; gainera, mugikorra eta diru-zorroa lapurtu zizkion.

O.P. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek emakume bat bortxatu du asteburuan, Abandon, Bilboko erdigunean.

Segurtasun Saileko iturriek EITBri baieztatu diotenez, emakumeak salaketa jarri du, eta bertan azaldu du ezagutu berri zuen gizon batek bultza egin ziola kalezulo batera eta bortxatu egin zuela han. Gainera, erasotzaileak mugikorra eta diru-zorroa lapurtu zizkion.

Ertzaintzak zabalik du ikerketa eta erasoaren ustezko egilearen bila ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa