Gizartea -
Mercedes 450
Espainiako erregearen auto blindatua enkantean jarriko dute Bilbon
Luxuzko autoa erosteko 25.000 euro ordaindu beharko dira gutxienez. Mercedes 450 Sel bat da, zortzi zilindro ditu, 6.900 zentimetro kubiko, 210 zaldiko potentzia eta bost metroko luzera.
Juan Carlos I.a Espainiako erregeak izan zuen lehenengo auto blindatua, Mercedes 450 urdin bat, enkantean jarriko dute datorren martxoaren 22an Bilbon, eta 25.000 eurotik abiatuko da enkantea, Alvaro Jubera enkantearen arduradunak azaldu duenez.
Mercedes 450 Sel bat da, zortzi zilindro ditu, 6.900 zentimetro kubiko, 210 zaldiko potentzia eta bost metroko luzera.
Juberaren esanetan, erregearen lehenengo auto blindatua da eta bildumazale partikular batena da orain, 80ko hamarkadan erosi ondoren.
1978ko urtarrilaren 1ean matrikulatu zuten, eta 2.230 kiloko pisua duenez, suspentsio hidraulikoa du.
Atzeko eserlekuen gainean leihoa du, errege-erreginek altxatu eta hortik agurtu ahal izateko.
Subastas Bilbao XXIen izango da enkantea gaur arratsaldean.